Kolesterola eta triglizeridoak

Triglizeridoak 2019-05-23T08:55:23+00:00

ZER DIRA TRIGLIZERIDOAK?

Triglizerido esaten zaie gure organismoak energia gantz-ehunean biltegiratzeko erabiltzen dituen substantzia gantzatsuei. Horrez gain, triglizeridoek funtzio garrantzitsuak dituzte gure organismoan; esaterako, zenbait organo babesten dituzte, hala nola giltzurrunak, eta isolatzaile termiko gisa funtzionatzen dute.

Odoleko triglizeridoak jaten ditugun elikagaietatik eta gibelak horiekin egiten duen sintesitik sortzen dira, eta lipoproteinen laguntzarekin garraiatzen dira. Azken horiek kolesterola garraiatzeaz ere arduratzen dira.

Triglizerido eta kolesterol altua izatea arrisku kardiobaskularreko faktore garrantzitsua da. Horregatik, garrantzitsua da elementu horien maila egokiari eustea.