Kolesterol mailak
BADAKIZU KOLESTEROLA ZER MAILATAN DITUZUN?
Zure kolesterol-mailak jakiteko, medikuarengana joan behar duzu eta odol-analisi sinple bat egin. Analisi horri esker, medikuak zure profil lipidikoa aztertuko du eta ikusiko du ea beharrezkoa den kolesterolari aurre egiteko esku hartzea.
Gogoratu: guztizko kolesterolak eta LDL kolesterolak 200 eta 100 mg/dl-ren azpitik egon behar dute, hurrenez hurren. Zenbat eta baxuagoak izan balio horiek, orduan eta hobeto, gure organismoa bere kabuz arduratzen baita behar duen kolesterola sortzeaz.
Horrez gain, frogatu da LDL kolesterola jaitsiz gero, murriztu egiten dela gaixotasun kardiobaskularrak izateko arriskua.
Guztizko kolesterola gomendatutako mailetatik gora edukitzea arrisku kardiobaskularreko faktore garrantzitsua da, baina badaude beste faktore batzuk ere: hipertentsioa, tabakismoa, diabetesa, sedentarismoa, adina, sexua eta faktore genetikoak.
EGOKIA | ALTUA/OSO ALTUA | |
GUZTIZKO KOLESTEROLA | 200 mg/dl baino gutxiago | 240 mg/dl-tik gora |
LDL | 100 mg/dl baino gutxiago | 160 mg/dl-tik gora |
HDL (gizonak) |
35 mg/dl-tik gora emakumeetan | – |
HDL (emakumeak) |
40 mg/dl-tik gora gizonetan22 | – |
Arrisku kardiobaskular handiagoa duten pertsonen kasuan, izan arrisku-faktoreak dituztelako (hipertentsioa, diabetesa, tabakismoa) edo izan bihotzeko arazoen aurrekariak izan dituztelako familian, gomendatutako LDL kolesterolaren mailak are baxuagoak dira.