IGERIKETA

IGERIKETA 2019-05-23T06:48:27+00:00

IGERIKETA

Egia da. Nagitasun gehien eragiten digun kiroletako bat da: bainujantzia eta txanoa jartzea, eskuoihala eraman beharra… Baina kirolik onuragarrienetako bat ere bada. Horregatik, igerilekuan murgiltzeko arrazoiak emango dizkizugu.

10 ARRAZOI

  1. Odoleko kolesterol-mailak jaisten laguntzen du, eta murriztu egiten ditu odoleko glukosa-mailak.
  2. Denok egin dezakegu igeri. Haurretatik hasi eta adinekoak arte.
  3. Igeriketa muskuluak indartzeko oso modu eraginkorra da.
  4. Gainera, inpaktu txikia du. Horrek esan nahi du arrisku gutxiago dutela artikulazioek eta hezurrek.
  5. Igerian zabiltzan ordu bakoitzeko 600 kaloria erretzen dituzu.
  6. Ariketa aerobikoa da. Igeri egitean, zure bihotza zaintzen duzu.
  7. Erlaxatzen eta estresa murrizten laguntzen du. Izan ere, igeri egiten dugunean, gure buruak eta gorputzak bat egiten dute.
  8. Erraz ikasten da eta arrisku gutxi du.
  9. Arnas sistema hobetu eta birika-edukiera handitzen du.
  10. Gorputzari malgutasun eta elastikotasun handiagoa ematen dio.