10.000 PAUSO

10.000 PAUSO 2019-05-23T06:37:23+00:00

10.000 PAUSO

Osasunerako Mundu Erakundearen arabera, ariketa fisikorik ez egitea hipertentsioa, obesitatea, diabetesa eta beste gaixotasun batzuk eragiten dituzten kausa nagusietako bat da. Pauso arinez egunean ordu betez ibiltzea edo 10.000 pauso ematea nahikoa litzateke zure osasun fisiko eta psikologikoa hobetzeko.

Zortea izan duzu, oinez ibiltzea publiko eta poltsiko guztientzako ariketa egokia da. Jar itzazu zapatilak, instala ezazu zure mugikorrean pausoak kontatzen dituen app bat eta pentsa ezazu non ibiltzeko gogoa duzun.

Nola egin 10.000 pausoak:

Hasteko, egin luzaketa batzuk.

Ondoren, pentsatu zein ibilbide egin nahi duzun. Konproba ezazu zure mugikorreko app-ean egindako pauso kopurua, eta kalkula ezazu noraino irits zaitezkeen.

10.000 pausoak denbora gutxiagoan egin nahi badituzu, bilatu aldapa laburrak dituzten ibilbideak.

GOMENDIO BAT

Saia zaitez ez gelditzen eta erritmo onean ibiltzen. Ez duzu 10.000 pausoko helburua lehenengo egunean bete behar. Has zaitez astean hiru bat aldiz joaten ibiltzera, minutuko 70 eta 80 pauso bitarteko erritmoan, eta joan pauso-kopurua handitzen minutuko 120 pausora iritsi arte.