Murriztu zure kolesterola

Kolesterola murrizteko elikagaiak 2019-05-23T10:33:20+00:00

ZURE EGUNEROKO EROSKETA EGITEN LAGUNTZEN DIZUGU

KOLESTEROLA JAISTEKO MENUAK

Ezinbestekoa da elikadura anitza eta orekatua izatea bizitzako etapa guztietan. Hala, elikagai-talde bakoitzetik gomendatutako anoak kontsumitzeak eta normalean ariketa fisikoa egiteak kolesterol eta makro- eta mikro-nutrienteen maila onak mantentzen laguntzen du.

AHOLKUAK JANARIA PRESTATZEKO GARAIAN

NOLA PRESTATU BEHAR DUGU JANARIA KOLESTEROLA MURRIZTEKO?
  • Lurruna: Teknika honetan, elikagaiak ur-lurrunak eragindako beroaren bitartez egosten dira, eta elikagaiek bitamina eta mineral guztiak gorde ditzaten laguntzen du. Lurrun-eltzea, presio-eltzea edo ontzi arrunt bat estalita erabil ditzakezu. Barazkiak, patatak, haragi zuriak edo arraina egiteko modu ezin hobea da.

  • Plantxa: Azkarra eta zaporetsua. Elikagaiak kurruskari geratzen dira kanpoaldetik, baina barnealdean berezkoa duten ura mantentzen dute. Gehi iezaiozu oliba-olio birjina estra apur bat elikagaia plantxatik atera baino segundo batzuk lehenago.

  • Labea: Erraza, azkarra, garbia. Elikagai ugari presta daitezke aldi berean, eta oso gantz gehigarri gutxi du.

  • Salteatua: Bikaina barazkiak oliba-olio apur batekin zartagin batean prestatzeko: elikagaiak kurruskari eta gozo-gozo geratzen dira.

  • Mikrouhin-labea: Elikagaiek beren nutrienteak eta zaporea mantentzen dituzte. Gainera, elikagaiak prestatzeko teknika azkarra eta erraza da, eta ez da sukaldeko tresna askorik behar horretarako.