BIZIKLETA ESTATIKOA

BIZIKLETA ESTATIKOA 2019-05-23T06:50:14+00:00

BIZIKLETA ESTATIKOA

Bizikletan ibiltzea, ariketa aerobiko guztiak bezalaxe, oso gomendagarria da kolesterola murrizteko. Nagi bazara kalera ateratzeko kanpoan hotz egiten duenean, edo kalean bizikletan ibiltzeko trebezia falta bazaizu, bizikleta estatikoa oso alternatiba ona da.

Kolesterol ona sustatzeaz eta txarra murrizteaz gain, praktikatzeko kirol erraza da. Bizikleta estatikoa etxean zein edozein gimnasiotan egin dezakezu.

Oso ariketa erraza da, eta musika entzuten edo telebista ikusten duzun bitartean egin dezakezu.

Pisua galduko duzu. Gogoratu ariketaren intentsitatea zenbat eta handiagoa izan, orduan eta denbora gutxiagoz eutsiko diozula ariketari. Horregatik, oreka aurkitu behar duzu intentsitatearen eta iraupenaren artean. Astean hainbat aldiz ordubete ibilita, argaldu egingo zara.

Segurua da artikulazioentzat. Leuna eta inpaktu txikikoa denez, errehabilitazioak egiteko sarritan gomendatzen den kirol bat da.

Eman pedalei adinaren ondorioen kontra. Ikerketa zientifiko askok frogatu dute kirola erregularki egiteak endekapenezko gaixotasunen sintomak, besteak beste, Alzheimerrarenak eta Parkinsonarenak, atzeratu ditzakeela.

Gainera, kolesterol ona sustatu eta kolesterol txarra murrizten du.